martes

5. ariketa: Post-testa

Hona hemen gure post-testaren lehenengo zatia. Ariketa honetan, nire kidea Alaitz Bikandi izan da.

- Kanpainaren aukeraketa

Guk RENFEren kanpainia berria hautatu dugu post-testa garatzeko. Spotaren izena "El tren vuelve" da, eta formatua telebistarako grabatutako 60"ko spota da. Egilea Sra. Rushmore agentzia da.

http://www.youtube.com/watch?v=ktVceDb9xeo

-Post-testaren target-a

Trenaren erabiltzaileen profila zabala da, baina post-testerako saiatuko gara pixkat murrizten. Spotaren mezuak adierazi nahi du belaunaldi batentzako trenak xarma eta garrantzia galdu zituela beste garraiobideen mesedetan, baina orain berriro alternatiba erakargarria eta aproposa dela. Beraz, tren erabiltzaileen segmentu gazteak mezua baloratzen duen edo ez ikusi nahi dugu, eta 20-45 urte artean kokatuko dugu gure targeta. Trenaren prezioak azken urteotan garestitu direnez, (eta AHTak, esaterako, hegazkinaren inguruko prezioak dituen) klase ertainetik gorako targeta zehaztu dugu (ertain, ertain-altu eta altuak). Bestalde, gure targetaren barne sartuko dira bai tren erabiltzaileak eta ez-erabiltzaileak (baina inkestan zehaztuko dugu inkestatuaren profila, eta emaitzak zehaztuko ditugu bi talde hauen arteko desberdintasunak adieraziz).

16 galdeketa egingo ditugu guztira.

-Post-testaren helburuak

Post-testaren helburu nagusia kanpainiaren gogorapena neurtzea da, beraz, metodologia kuantitatiboa du berezko, baina galdera kualitatiboak ere egongo dira, inpaktuaren kalitatea eta publikoaren iritzia ezagutzearren.

Post-testa

Hauxe da RENFEren anuntzioaren gogorapena neurtzeko diseinatu dugun post-testa. Blogaren hurrengo sarreran emaitzak azalduko ditugu.

1. Azken aste hauetan ikusitako iragarkirik gogoratzen duzu?

Bai / Ez

2. Aipa itzazu azken asteotan telebistan ikusitako laupabost iragarki

-
-
-
-
-


(gurea gogoratzen badu, gogorapen espontaneotzat hartu eta gogorapen lagunduaren galderak ez egin. Pasa 6. galderaraino)

3. Ikusi dituzun iragarkietatik gogoratzen duzu bi agure agertzen direneko iragarkirik?

Bai, eta marka gogoratu dezaket: …………………………….
Bai baina ez dakit zeri buruzkoa zen
Ez, ez dut horrelako iragarkirik ikusi.
Ez dakit.

(gurea gogoratzen badu, pasa 6. galderaraino)

4. Azken egun hauetan ikusi dituzun iragarkietatik gogoratzen duzu kotxea ez den ibilgailu motaren bat (itsasontziak, hegazkinak, trenak…) iragartzen duenik?

Bai, eta enpresa gogoratzen dut: …………………………..
Ez , ez dut horrelakorik iragartzen duen publizitaterik ikusi
Ez daki / Ez du erantzuten

(Gurea gogoratzen badu, pasa 6. galderaraino)

5. ¿RENFEren iragarki berria ikusi al duzu?

Bai, ikusi dut.
Ez, ez dut ikusi.
Ez dakit

(Ez dakit erantzuten dutenei, iragarkia deskribatu. Ez badute ikusi edota ez badute oraindik gogoratzen, inkesta amaitu da, ezin baitu iragarkia baloratu)

6. Marka itzazu zenbakiak iragarkiari buruzko esapide hauekin duzun adostasuna seinalatzeko. (1 = ez nago batere ados, 5= erabat ados nago)

Originala da 1 2 3 4 5
Barregarria da 1 2 3 4 5
Gogoratzeko erraza da 1 2 3 4 5
Iragarkia enpresarekin ondo lotzen da (gogoan dut zeinena den iragarkia) 1 2 3 4 5
Garraiobide hau erabiltzeko grina piztu dezake 1 2 3 4 5
Garraiobide hau erabiltzeko grina piztu dit 1 2 3 4 5

7. Zein ideia uste duzu islatu nahi dituela iragarki honek?

-
-
-

8. Iragarkiak eragin al du garraiobide gisa trenari buruz duzun iritzian?

Bai, trena aintzago hartuko dut garraiobidea aukeratzerakoan.
Posible da etorkizunean aintzago hartzea kontuan trena.
Ez dit trenaren erabileraren inguruan ezer pentsarazi.
Ez , jada trenaren ohiko erabiltzailea naiz.
Ez, nik ez dut trenik erabiltzen.

9. Esaldi hauekin ados edo desados zauden arabera, markatu dagokion zenbakia (1 = erabat desados, 5= erabat ados)

Trena garraiobide modernoa da 1 2 3 4 5
Trena etorkizun hurbilean desagertzen joango da 1 2 3 4 5
Trena deserosoa da beste garraiobideekin alderatuta 1 2 3 4 5
Trena oso baliagarria da gizartearentzat 1 2 3 4 5
Trena oso baliagarria da jende arruntarentzat 1 2 3 4 5

(Post-testaren amaiera)

No hay comentarios:

Publicar un comentario