sábado

6. ariketa: Post-testaren emaitzak

Joan zen astean post-testa diseinatu ondoren, oraingoan emaitzak azalduko ditugu.

Post-testa gure laginaren definizioaren barne sartzen ziren 18 pertsonari egin genion. Hauexek dira emaitzak:

1. Azken aste hauetan ikusitako iragarkirik gogoratzen duzu?


Bai 18 (%100) Ez - (%0)

2. Aipa itzazu azken asteotan telebistan ikusitako laupabost iragarki

RENFEren iragarkia espontaneoki aipatu zuenik ez zen egon. Inkestatu bat baino gehiagok gogoratutako iragarkien artean egon ziren Activia (Danone), Iberdrola, Benecol (Kaiku) eta Fructis (Garnier). Batez ere esnegaien, higiene pertsonaleko produktuen eta kotxeen iragarkiak gogoratu zituen jendeak.

Espontaneoki ez zuenez inork gogoratu, gogorapen lagunduaren faseari ekin genion.

3. Ikusi dituzun iragarkietatik gogoratzen duzu bi agure agertzen direneko iragarkirik?

Bai, Renferena: 2 (%11)
Bai, baina ez dakit zeinena: 5 (%28)
Ez: 1 (%6)
ED/EE: 10 (%55)

Oraindik iragarkia ondo gogoratzen ez zuten 16 pertsonei laguntza gehiago eskaini genien:

4. Azken egun hauetan ikusi dituzun iragarkietatik gogoratzen duzu kotxea ez den ibilgailu motaren bat (itsasontziak, hegazkinak, trenak…) iragartzen duenik?

Bai, Renferena: 4 (%22)
Bai, baina ez dakit zeinena: 5 (%28)
Ez: 4 (%22)
ED/EE: 3 (%17)

Oraindik iragarkia ondo gogoratzen ez zuten 12 lagunei iragarlearen identitatea azaldu genien, ziurtatzeko ikusita zuten edo ez:

5. ¿RENFEren iragarki berria ikusi al duzu?

Bai, ikusi dut. 6 (%33)
Ez, ez dut ikusi 6 (%33)
ED/EE –

Lehen zatiaren emaitzak:

Inkestatutako inork ez zuen espontaneoki Renferen iragarkia gogoratu, bakoitzak lauzpabost iragarki aipaturik. Hala ere, gogorapen lagunduaren faseari ekin genionean, oso emaitza onak lortu genituen. ‘Bi agure’ ateratzen zireneko iragarkia aipatu genuenean, inkestatuen %11 Renferena gogoratu zuen. Kotxeaz aparteko garraiobideak aipatu genituenean, beste %22 gogoratu zuen iragarkia. Eta zehatz-mehatz RENFE aipatu genuenean, beste heren batek ikusia zuen iragarkia. Beraz, gogorapen lagundua %66koa izan zen, bi heren. Inkestatuen beste herenak ez zuen iragarkia ikusi, edo ez zen gai oroitzeko.

Iragarkia oroitzen zutenen artean, post-testaren bigarren balorazioa egin genuen, iragarkiaren hainbat aspektu baloratzeko eskatuz. Hona hemen emaitzak:

6. Marka itzazu zenbakiak iragarkiari buruzko esapide hauekin duzun adostasuna seinalatzeko. (1 = ez nago batere ados, 5= erabat ados nago)

(Kontzeptu bakoitzaren batez besteko nota irudikatu da. Nota okerrena 1 da, hoberena 5 eta nahikoa 3)

Originala da: 3/5
Barregarria da: 4,75/5
Gogoratzeko erraza da: 3/5
Iragarkia enpresarekin ondo lotzen da (gogoan dut zeinena den iragarkia) 3,16/5
Garraiobide hau erabiltzeko grina piztu dezake: 3,41/5
Garraiobide hau erabiltzeko grina piztu dit: 2,41/5

Ikus daiteke jendeak hobeki baloratu duen aspektua umorea dela, nota bikaina eman baitiote horretan (4,75 puntu 5etik). Median kokatzen dute iragarkiaren originaltasuna eta gogoratzeko erraztasuna. Azkenik, balorazio pixkat hobea ematen diote iragarkiaren pertsuasio gaitasunari, baina soilik “jendearengan” izango duen efektua baloratzeko orduan. Haiek pertsuadituak izan diren galdetzen dugunean, erantzuna ezezkoa da (2,41 puntu).

Ondoren galdera irekia egin nahi izan dugu, ikusteko zein izan den ikusleen interpretazioa iragarkia ikusterakoan.

7. Zein ideia uste duzu islatu nahi dituela iragarki honek?

Erantzun ohikoenak hauexek izan dira:

-Trena betiko garraiobidea da (6 aldiz)
-Trena garraiobide modernoa da (5)
-Trena garraiobide azkarra da (5)
-Trenak garrantzia berreskuratu du (3)

(Erantzunak inkestatu kopurua baino gehiago dira, erantzun bat baino gehiago emateko aukera zegoelako)

Ikusten dugunez, ikusleei gehien geratu zaien mezua trenaren kutsu ‘tradizionala’, betikoa, izan da; eta hurbiletik datoz trenaren alderdi ‘modernoa’, azkarra eta efizientea dela. Renferen sloganak azpimarratzen duen kontzeptuaren antzekoa (“El tren vuelve a estar en el centro de nuestras vidas”) laugarren postuan geratu da.

8. Iragarkiak eragin al du garraiobide gisa trenari buruz duzun iritzian?

Bai, trena aintzago hartuko dut garraiobidea aukeratzerakoan: 0 (-)
Posible da etorkizunean aintzago hartzea kontuan trena: 2 (17%)
Ez dit trenaren erabileraren inguruan ezer pentsarazi: 6 (50%)
Ez , jada trenaren ohiko erabiltzailea naiz: 3 (25%)
Ez, nik ez dut trenik erabiltzen: 1 (8%)

Inkestatuen erdiak uste du iragarkiak ez duela bere ustean ezer eragin, eta inork ez du pentsatzen eragin ziurra izan duenik. Soilik %17ak uste du posible dela haien trenari buruzko ikusmoldea hobetzea. Gure inkestatuen %92ak dio noizbait trena erabiltzen duela, eta soilik %8a definitzen da ez-erabiltzaile gisa.

Bukatzeko, gure inkestatuek trena garraiobide gisa nola baloratzen duten jakin nahi izan dugu. Etorkizunean kanpaina honekin jarraitu nahi bada edo beste ikuspuntutik hartu, baliagarria izango da jakitea jendeak trenarengan ikusten dituen ahuldurak.

9. Esaldi hauekin ados edo desados zauden arabera, markatu dagokion zenbakia (1 = erabat desados, 5= erabat ados)

((Kontzeptu bakoitzaren batez besteko nota irudikatu da. Nota okerrena 1 litzateke, hoberena 5 eta nahikoa 3)

Trena garraiobide modernoa da 3,3/5
Trena etorkizun hurbilean desagertzen joango da: 1,16/5
Trena deserosoa da beste garraiobideekin alderatuta: 2,25/5
Trena oso baliagarria da gizartearentzat: 3,9/5
Trena oso baliagarria da jende arruntarentzat: 2,3/5

Emaitza hauen arabera, jendeak ez du pentsatzen trena garraiobide zaharkitua denik, bataz bestekotik gora baloratzen dute bere modernitatea. Gainera, ez dute uste etorkizunean desagertuko denik, haien erabateko desadostasuna adierazi dute inkestan. Ez dute trena garraiobide deserosotzat hartzen, eta uste dute gizartearentzat oso baliagarria dela, baina jende arruntarentzat ez hain beste, hau da, segur aski merkantzien garraiorako aproposagoa ikusten da gaur egun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario