sábado

8. ariketa: Publizitatea entretenimendua edo salmenta tresna?

1. Zeintzuk dira asetze publizitarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?

Oso argi dago saturazio publizitarioa nahiko kaltegarria dela publizitatearen eraginkortasunerako. Ikusleek gero eta iragarki gehiago irentsi behar izaten dituzte, iragarkien etenak gero eta gehiago dira, eta gero eta zailagoa da iragarki batean zer edo zer berririk kontatzea (kostata harritu daiteke jendea iragarki baten bidez).


2. Zergatik ez da betetzen eduki publizitarioak mugatzen duen legeria? Nork ateratzen ditu etekinak egoera horretatik?

Publizitateak mugitzen duen dirutza erraldoia delako. Kate pribatuen finantziazio iturri nagusia (ia bakarra) publizitatea da. Horregatik legedia oso biguna da.
Baina testuan esaten den bezala, horrek soilik telebista kateei egiten die mesede. Legea sistematikoki urratuz intserzio gehiago saltzen dituzte, eta eskaria handitzen da. Iragarki-saturazioa txarra da iragarleentzat, haien mezua gailentzea askoz konplikatuago bilakatzen baita, eta txarra da ere ikus-entzuleentzat, askoz zailagoa baita mezu publizitarioa bereganatu eta gogoratzea.


3. Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan?

Iragarki “nabarmen” batengan apustua egiteak arriskuak eta onurak dakartza. Alde batetik, iragarkien saturazioa gainditzeko beharrezkoa da zer edo zer berezi kontatzea, ikusleen arreta bereganatzearren. Horretarako badira beste medio batzuk, esaterako gero eta garrantzitsuagoa den kokapen zehatza ordaintzea (iragarki bateriaren hasiera/bukaeran), baina horrek ahalegin ekonomiko handiagoa eskatzen du. Iragarki berritzaile edo esanguratsua eratzeak efektu hori ziurtatzen digu… baina askotan gertatzen da transmititu nahi zen ideia elementu berritzaile horrek lurperatzen duela.

Zertarako balio zaigu jendeak iragarkiaz jabetzea eta gogoratzea, mezu pertsuasiboa modu eraginkorrean zabaldu ez badugu? Horregatik, audientzia bereganatzeko estrategia pentsatzean ez da ahaztu behar marka eta mezua argi kokatu behar direla.


4. Publizitateak gehiago entretenitu baino gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?

Ez dut uste sormenaren garrantzia horregatik kolokan denik, edo egongo denik. Agian iraganean sormenari gehiegizko garrantzia eman zaio iraganean, baina lehentasunak argituta ere, beharrezkoa iruditzen zait oraindik publizitate eraginkorra eratzeko.

Segur aski hemendik aurrera, telebistaren audientziaren zatiketa izugarria gertatzen ari denez eta medioa erabiltzeko metodoak aldatuko direnez, beharrezkoa izango da lehentasunak ezartzea eta ahaztea urteetan zehar modan egon den ekuazio hori (iragarki polita = iragarki ona). Iragarki ona izango da marka ezagutarazten duena, posizionatzen duena edota mezua target egokiari ondo barneratzen diona. Baina hala ere, ideia kreatibo onek beti izango dute abantaila eta beti emango dute balore gehitu garrantzitsua. Publizitatea giza burmuinarekin borrokatu behar den diziplina da, eta beraz, giza-jarreraren gorabehera guztiak ulertzen eta sailkatzen diren arte (noizbait haraino helduko bada) beti izango du lekua kreatibitaterako, ukitu artistikorako, humoristikorako edo dena delakoa.

Gainera, nahiz eta mezua ulergarri eta agerikoa den, horrek ez digu ezertarako balio jendeak erreparatzen ez badio. Eta kreatibitatea publizitatearen amua izan behar du horretarako. Beraz, ez dut uste sormenaren garrantzia gutxituko denik. Sormena bideratzeko metodoa egokituko da akaso, ez besterik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario