jueves

10. ariketa: sexismoa publizitatean

Ariketa honetan Anuncios.com orrialdean 15 iragarki ikusiko ditugu, eta Emakundek ematen dituen jarraibideen arabera erabakiko dugu elementu sexistak dituzten edo ez.

1- Barceló Hotels - Este Super Summer sí nos moverán (http://www.youtube.com/watch?v=XmsVy31rWBo)

Ez dugu elementu sexista nabarmenik aurkitu. Protagonista "nagusia" gizon bat da, baina emakumeak ere agertzen dira eta aktiboki hartzen dute parte.

2- Dulux - Let's colour (http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048598012501/dulux.1.html)

Ez dago elementu sexistarik. Emakumeek parte hartzen dute modu aktiboan ekintzan.

3 eta 4 - 11822 - "Niña" eta "Baile" (http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048595012501/11822.1.html)

Ez dugu elementu sexistarik aurkitu, bi kasuetan iragarkiaren protagonista femeninoa da baina ez da modu iraingarri edo gutxiesgarrian tratatzen.

5 - Multiópticas - "El logomundo que estábamos esperando" (http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048591012501/multiopticas.1.html)

Gizonak eta emakumeak agertzen dira ekintza mota berdina gauzatzen, ez dago haien roletan desberdintasunik.

6 - Turismo La Rioja - Paisaje (http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048526012501/turismo-rioja.1.html)

Ez dago egoera sexistarik (ez dago ez pertsonarik, ez ahotsik)

7 - Wilkinson - Hair off my stuff (http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048302012501/wilkinson.1.html)

Iragarki hau sexistatzat hartu dezakegu, kontsideratzen badugu emakumeari 'azafataren' rol estereotipatua ematen zaiola, gizonaren mesederako lan egiten, atitude zerbitzarian.

8 - Tomate Apis - Tomates únicos, sabor irresistible (http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048361012501/apis.1.html)

Emakumearen rola etxeko andrearena da iragarki honetan, eta ez da agertzen pertsonaia maskulinorik rol horretan parte hartzeko. Beraz, Emakunderen irizpideen arabera, iragarki sexista da.

9 - Axe - Sofaurus (http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048183012501/axe.1.html)

Axeren irgarki gehienak bezala, elementu sexistak ditu. Emakume biluziak erakusten ditu produktuarekin zerikusirik izan gabe, eta arrazoirik gabe erakusten du emakumeen edertasuna. Gainera, emakumeak objektu gisa agertzen dira.

10 - Central Lechera Asturiana - Mejor que mejor (http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048259012501/central-lechera-asturiana.1.html)

Ez du elementu sexista nabarmenik. Narratzailearen abotsa emakumearena da, baina besterik ez, ez dago emakumeei bereziki zuzenduta.

11 - San Miguel - Piñatas (http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048141012501/san-miguel.1.html)

Ez da agertzen sexu erreferentziarik, beraz ez dago elementu sexistarik.

12 - Pans&Company - Está que cruje (http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048207012501/pans-company.1.html)

Ez dago elementu sexistarik, izan ere, zerbitzari moduan gizon bat agertzen da, eta zerbitzatua emakume bat da. Gainera, langileen artean emakumeak nahiz gizonak daude.

13 eta 14 - Coca-Cola - 'Tell it to your head' eta 'Tastes' (http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048049012501/coca-cola.1.html)

'Tastes' iragarkian ez dugu balore sexistarik aurkitu, gizonek eta emakumeek ekintza berbera gauzatzen dute. Bestean, akaso, Coca-Colak zerbitzatzen dituena emakumea dela, baina horretaz aparte, gizonak eta emakumeak modu berberean agertzen dira eta ez dugu elementu sexistarik ikusi.

15 - Lipton - Lalo (http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048007012501/lipton.1.html)

Hemen elementu sexista txiki bat badagoela uste dut. Gizonak instrumentu konplexuak jotzen agertzen dira, emakumeak soilik bizpahiru dira eta haietako batek instrumentu 'sinpleak' (pandereta eta hirukia) jotzen ditu soilik. Hori emakumearen limitaziotzat hartzen badugu, elementu sexista da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario